XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Jugurtak Erroman areriotzat ampsup57; Badirudi editore gehienen zuzenketa (in inimicis) nahiz eskuizkribuetako irakurketa (in amicis) biak onar litezkela. Zentzu handiagoa du zalantzarik gabe guk ere hemen onartu dugun irakurketak, horrela arazorik gabe ulertzen baita halandaguztizko perpausa (tamtsi... tamen). Bestela, in amicis irakurriz gero, nahiz eta aurrez ere laguntzat euki, are gehiago saiatu zela Jugurta Opimiori harrera ona egiten, ulertu beharko genuke. bazuen ere begirune osoz hartu zuen halere; bere izen on eta ohorearen aurretik, hau da bere interes guztien aurretik, erregearen onura jartzea lortu zuen opari eta agintzari ugarirekin.

4. Gainontzeko ordezkariengana ere bide beretik hurbildu eta gehienak bereganatu zituen: gutxik izan zuten ohorea dirua baino maiteago.

5. Lurrik onenak eta gizon gehien dituen Mauritaniaren hurreneko Numidiaren zatia eman zioten banaketan Jugurtari, eta bestea hartu zuen Aderbalek, benetan baino itxuraz aberatsagoa, portu eta eraikuntza gehiago dituena.

XVII. 1. Badirudi Afrikako ingurunea hitz gutxitan azaltzea eta gurekin gerra zein adiskidetasun hitzarmena izan zuten herrialdeak aipatzea eskatzen duela gaiaren hariak.

2. Baina ez da erraza izango beroa nahiz malkar edota basamortuengatik jende gutxi dabilen lekuez gauza ziurrik esatea.

Eta ahal dezadan gutxien luzatuko naiz gainontzekoarekin.

3. Heren bat egotzi zioten Afrikari geografo gehienek lurbiraren zatiketan; bakarrik Asia eta Europa daudela, eta Europan Afrika, gutxi batzuek uste zuten ampsup58; Estrabonek onartzen zuen joniarren zatiketa hirukoitza Herodotok kritikatu zuen (Libia edota Afrika Asian sartuz). Barronek bi zati onartzen zituen, Isokratesek bezala. Lukanok (9, 411 hh.) bi iritziak aipatzen ditu, baina zerura eta haizeetara begiratuz gero Libia Europan sartu behar dela zehaztuz..